Asteburu honetako jaiak: Aritzu eta Arrarats

Amezti.eus 2023ko eka. 29a, 10:00
2019ko Arrarasko pestak

Aritzukoak ostiralean hasiko dira, horretarako, umeekin herria apainduko dute eta txokolatada eginen dute. Arraratsen larunbatean izanen dira.

Aritzuko pestak ostirala eta igande bitartean izanen dira. Ostiralean, txokolatadaren ondoren afari herrikoia eta gaupasa eginen dute. Larunbatean, haurrentzako jolasak, erronda eta mariatxiak nabarmendu ditzazkegu. Ekimenak igandean jarraituko dute, eguerdira arte, eta puzgarriak ere izanen dituzte egun osoan. Hemen duzue egitaraua osorik:

Arraratsen larunbatean hasi eta bukatuko dira. 14:00etan izanen da txupinazoa, eta, ondoren, bazkaria, haurrentzako jokoak, aizkora erakustaldia eta askoz gehiago izanen da. Tartean bertso saio didaktiko eta interaktiboa Julio Soto eta Aitor Mendiluzerekin. Egitaraua osorik: