Mimukai zentroaren jardunaldia, ostegunean, Leitzan

Amezti.eus 2023ko ekainaren 20a

Cederna Garalur garapen agentziak bultzatuta, Mimukai garapenerako eta eraldaketarako gunea martxan jartzeko lanak amaitzen ari dira azken hilabetotan. Ostegun honetan, ekainaren 22an, jardunaldia izanen da Leitzako gunean, arratsaldeko 17:30ean. Basaburuko eta Imozko udalek hartzen dute parte egitasmoan.

Gune berria aurkezteko ekimenean, ekintzailetzan eta kooperatibismoan diharduten hainbat esperientzia ezagutzeko aukera ere izanen da. Esate baterako, Olatukoop-eko Beñat Irasuegik Euskal Herriko ekosistema kooperatiboaren inguruan hitz eginen du, eta kooperatiba esperientzia desberdinak ere izanen dira bertan: Bakaikuarrok gizarte-ekimeneko kooperatiba eta Goierriko Biziola kooperatiba.

Egitarauarekin bukatzeko, Mimukai ekintzailetza ekosistemarako gunearen inguruan hitz eginen dute Cederna Garalurreko kideek, eta instalakuntzetan bisita eginen dute ondoren. Herritarrei ekimenean parte-hartzeko dei egin diote antolatzaileek. Horretarako, mimukai@cederna.es helbidera idatzi edo 674 024 823 telefonora whatsapp bat bidali daiteke.

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/Gqb/mimukai_kartela.jpg