AEKn izena emateko aurrematrikula, zabalik

Amezti.eus 2023ko eka. 14a, 12:43

Ekainaren 28ra bitartean izanen da zabalik, eta orain eginez gero, hainbat abantaila lortu daitezke.

Ez dugu ikasturtea oraindi amaitu, eta, honezkero, datorrenari begira gaude. AEKk aurrematrikula epea zabaldu du, ekainaren 28ra bitartean.

Izena orain emanez gero, ikasturte honetako prezioa mantenduko da (prezio igoera aurreikusten baita), eta, gainera, %5eko deskontuarekin ere eginen da. Taldeak osatzerako orduan lehentasuna ere izanen dute ekainean izena ematen dutenek.

Aurrematrikulan 100 euro ordaindu beharko dira, baina, ikasturtea hasi baino lehen iritziz aldatu eta matrikula egiten ez bada, 100 euroak osorik jasoko dira bueltan.

Izena emateko aek.eus webgunean eta ekuskategietan.