'Ultzama aldeko berri freskoak' Telegram kanala sortu dugu

Amezti.eus 2023ko eka. 6a, 11:26

Esan Erran irratiak, Pulunpe aldizkariak eta Amezti.eus atariak bozgorailu berri bat izanen dute hemendik aurrera, kasu honetan Telegram aplikazioan. Ultzama aldeko berri freskoak izeneko kanala sortu dugu, eguneko eduki nabarmenenak (bizpahiru asko jota, lasai) bertatik zabaltzeko.

Kanalean bat egiteko Telegram aplikazioa instalatuta eduki beharra dago. Helbide honetan klikatuta sartu zaitezkete taldean: https://t.me/ultzamaldekoberriak

Gure eskualdeko berriak zabalduko ditugu bertan, baita irratiko elkarrizketak eta bestelako edukiak ere. Hori bai, kanalari umore puntu bat ematen ere saiatuko gara. Animatu eta batu kanal berrira!

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/WQr/telegram1.jpeghttps://amezti.tok-md.com/argazkiak/bKA/telegram2.jpeg