Ostiralean iluntzeko 20:00etan izanen da lehen emanaldia, larunbatean 17:30ean bigarrena, eta 20:00etan azkenekoa. Ahalik eta herritar gehienek antzezlana ikusteko aukera izatea nahi dute taldekideek, eta horregatik errepikatuko dute lana hirutan. Larraintzarko Bentan izanen dira emanaldi guztiak. "Dramatismoa kentzea eta ikusleari irribarrea ateratzea gustatzen zaigu".
Antzerki taldeko kideek adierazi dutenez, astelehenero gelditzen dira entseguak egiteko, eta datorren ikasturteari begira, taldeak interesa duen edonorentzako ateak zabalik dituela azpimarratu dute.