Langileak behar dira Ultzamako igerilekuetan

Amezti.eus 2023ko mai. 25a, 11:06

Aurtengo udarako langileak behar dira Ultzamako igerilekuetan.

Gestiones y eventos Lazaro enpresak irabazi du esleipena eta berak kudeatuko ditu igerilekuak uda honetan. Horretarako hainbat langile behar ditu:

- Sorosleak
- Igeriketako irakasleak
- Atezaintzako, instalazioen kontroleko, mantentze-lanetako, garbiketako eta abarretako lanetarako zerbitzu anitzetako langileak
-Garbiketa-lanetarako, harrera-lanetarako eta abarretarako zerbitzu anitzetako langilea
- Zerbitzariak

Kontratazioen iraupena ekainaren hasieratik irailaren hasierara bitartekoa izango da. Interesa duten pertsonek 662385816 telefonora dei dezakete.