Ile mozteko artilearen urteko bilketa maiatzaren 29tik ekainaren 2ra egingo da. Ekainaren 2an, 12:00etan, bukatuko da artilea eramateko epea, Ultzamako Udalak jakitera eman duenez.
Beti bezala, poligonoko baskulara eraman behar da artilea, zakurik gabe. Deskarga eta atea irekitzea hitzartzeko abeltzainek lehenbailehen deitu behar dute udaletxera (948 30 51 15).
Hain zuzen ere, artilea kudeatzearen inguruko jardunaldi informatiboa dago Lekunberrin, bihar. Plazaolako Turismo Partzuergoak eta Cederna Garalurrek antolatuta.