Kermes jaialdia Orgin, Ultzama Fundazioaren 10. urteurrenarengatik

Amezti.eus 2023ko api. 19a, 13:33

Ultzama Fundazioak 10 urte betetzen ditu eta, horregatik, kermes jaialdia antolatu du.

Asteburu honetan hasiko da eta ekainera bitartean iraungo du. Azokak, zirkua, bakarrizketak, kontzertuak, literatura, Magia... egitarau anitza eta interesgarria antolatu dute.

Musikan, Gatibu, Bulego edo Olaia Inziarteren kontzertuak ikusteko aukera izanen da.

Bakarrizketetan, larunbat honetan bertan, Oscar Terlo Mundos para lelos ikuskizunarekin. Baita Gorka Aginagalde ere, datorren asteburuan.

Literaturan, krimen nobelaren inguruko mahai ingurua edo idazleen topaketa, esate baterako. Eta, zirkoa, antzerkia, erakusketak eta bestelako ekimenak ere izanen dira Orgin.

Batzuk ordainpekoak izanen dira, baina, sarreraren prezioa auto bakoitzeko da, hau da, autoa geroz eta beteago badago, geroz eta merkeagoa aterako da sarrera. Karbono aztarna mugatu nahi baita.