2023/04/28 19:00

Aurkezpenak

Joseba Sarrionandia: Bizitzan artekatutako liburuak

Joseba Sarrionandia: Bizitzan artekatutako liburuak
Larraintzarko Bentan, Ultzama

Euskal literaturari buruz ezin da hitz egin Sarrionandia aipatu gabe. Pott banda osatzen hasi zenetik gaur arte, gure letrei egin dien ekarpena funtsezkoa eta emankorra da, ia urtero izenburu batekin: Lagun izoztua, Moroak gara behelaino artean?, Ni ez naiz hemengoa, Izkirazturik aurkitu ditudan ene poemak, Marginalia, Gartzelako poemak, Kolosala izango da... Hitzaldian bere bizitza eta literatura uztartzen dituen ibilbide bat eskainiko digu.