Paleta eta frontenis txapelketaren finalak, bihar

Amezti.eus 2023ko mar. 31a, 11:00

Bihar, larunbatarekin, paleta eta frontenis txapelketako finalak jokatuko dira Latasan.

Urtarrilaren 27an hasi zen txapelketa, hiru mailatan banatu zen paletako txapelketa eta emakumezkoen fronteniseko txapelketa, eta larunbat honetan izanen dira maila guztietako finalak, 17:00etatik aurrera, Latasako frontoian.

Aurten ere partaidetza handia izan da. Bi mailatan izan ohi zen paletako txapelketa hiru mailatara eraman dute bigarrenez. Izan ere, duela bi urte, izurritearen ondorioz, izen emateak izugarri egin zuen gora. Osotara 32 bikotek hartu dute parte: 10 bikotek palako lehenengo mailan; 11 bikotek bigarren mailan eta bost bikotek hirugarren mailan. Frontenisean, sei bikote aritu dira.

Bi bikotek iritsi dira final bakoitzeko, noski, eta larunbatean, hurrengo ordutegi honetan jakinen da nork eraman duen txapela: