Lehenagotik ere jaso izan ditu sariak kazetariak; esaterako, 2010ean Ciudad Juárez, en la sombra del narcotráfico blogagatik Ortega y Gasset saria jaso zuen.
Martxoaren 27an egin zuten Carlos III. sarien banaketa, eta ultzamarraz gain, Vicente Madoz psikiatra, Oihan Iturbide Aranzadi Fundazioko zuzendaria, Alfredo Sanzol antzerkigile eta zuzendaria, Antonio Eslava grabatzailea, Iñaki Perurena harri-jasotzailea eta Patxuka de Miguel emaginak jaso zituzten gurutzeak. Kazetaritzarekiko bere konpromisoa nabarmendu zuen Maria Chivite lehendakariak hitzartzean, eta baita “gizarte maila erosoetatik egoera bidegabeak eta biktimak ahaztu ez ditzagun” ahalbidetzea.
Ultzamarrak, bere hitzartzean, bere helburua ahotsa kendu izan zaien pertsona horiei ahotsa itzultzea dela adierazi zuen. Saria jaso biharamunean, berriz, Katakrak liburudendan hitzaldia eskaini zuen kazetariak, eta jendetza hurbildu zen bertara.