Ultzamako kirolaren eguna, larunbatean

Amezti.eus 2023ko mar. 7a, 13:13

Pilotari eta trontza kirolari profesionalak izanen dira Ultzamako kirolaren eguna, probatu nahi duenari erakusteko.

Larunbatean Ultzamako kirolaren eguna ospatuko da, hainbat kirol praktikatzeko aukerarekin. Pilotan, Peio Etxeberria, Joseba Ezkurdia eta Andoni Gaskue profesionalak izanen dira, hurbiltzen direnei laguntzeko. Ondoren, trontzan, Maria eta Ainhoa Iraizotz profesionalak erakutsiko diete animatzen direnei.

Gainera, rokodromoa ere izanen da eta baita mahai tenisean aritzeko aukera ere.

Hori guztia, larunbatean. Ostiralean, gogoratu, La increíble historia de la pelota vasca liburuaren aurkezpena ere izanen da, Santiago Lesmes Zabalegi bere idazlearen eskutik.

Hemen duzue egitaraua osorik: