2023/03/15 19:00

Zinema

Laburbira 2023

Laburbira 2023
Larraintzarko Bentan, Ultzama

2023ko LABURBIRAK, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariak, 32 herritan egingo du geldiunea bere XX.edizioan. 7 film-laburrez osatutako bilduma eskaintzen du aurten Laburbirak, eta gaur egungo zinemagintzaren lagin aparta izaki, gure sortzaileen lanaz gozatzeko aukera emango die herritarrei; eduki zein estiloz denetariko pelikulekin osatua baidator film-labur sorta. Euskal Herri osoan ekoitzitako film laburren bilduma martxoaren 6tik  apirilaren 5era bitartean eskainiko da. Gurean martxoaren 15ean izanen da eta Leire Egaña, Erlojupean laburraren zuzendaria, etorriko da.