Martxoaren 8ko egitaraua, eskualdean

Amezti.eus 2023ko mar. 3a, 16:03

Martxoaren 8a, emakume langileen eguna, gertuago dugu eta eskualdean antolatutako ekimenak ezagutzera eman dituzte.

Hitzaldiak, mobilizazioak, antzerkia, ibilaldiak, otorduak eta erakusketak. Eskualdeko emakumeek* modu askotan aldarrikatuko dituzte haien eskubideak emakume langileen nazioarteko egunarengatik. Gainera, eskualdea osatzen duten udalerri guztietan. Ikusi egitaraua:

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Ultzamaldeko zenbait Udalek, Talde feministek eta bestelako eragileek antolatutako egitarau bateratua da hori.

Udalek gainera, urtero bezala, adierazpen instituzionala ere egin dute. Aurten "anitzak gara, orain askeak" lelopean, emakumeek* jasaten duten indarkeria estetikoa nabarmendu nahi izan dute: "Emakumeen askatasuna baldintzatuta dago genero estereotipoengatik, edertasun eredu zehatz batzuetan oinarrituta daudenak, askotan irrealak eta utopikoak, eta emakumeen gorputzen aniztasunarekin bat egiten ez dutenak".

Adierazpena osorik, gazteleraz.

Egitarau horretatik kanpo, atzo, Imotzen, kafe solasaldia egin zuten udaletxean, Etxalekun. "Komunitarioa indarkeria matxisten aurrean" izenburupean Miren Ziaurriz Vidal izan zuten hizlaria eta, gainera, Esther Carrizorekin clown-cusiones monologoa. Jende mordoxka bildu zirela esan digute, oso gustura izan zirel aeta indarrak batzeko balio izan diela. Martxoaren 8an ez dira Imotzen bilduko, eskualdeko gainontzeko hitzorduetara batuko dira.