Elkarrizketa

Martxoaren 10ean eta 11n kirol asteburua eginen da Ultzaman

Amezti.eus 2023ko ots. 13a, 11:55

Martxoaren 10ean eta 11n kirolaren asteburua antolatu du Ultzamako udalak. Izen-ematea otsailaren 24 arte dago zabalik. Gaurko irratsaioan, Josu Larretxea kirol zinegotziak eman dizkigu xehetasunak.

Martxoaren 11ko goizean udalerriko zenbait herri gurutzatuko dituzten bi ibilaldi izanen dituzte, eta arratsaldean, berriz, kirol desberdinak probatzeko aukera: rokodromoa, trontza, pilota...