Ander Arbilla

"Koronabirusa tarteko pasa ginen eski alpinotik mendiko eskira"

Amezti.eus 2023ko ots. 1a, 10:34

Larraintzarko Ander Arbillari egindako elkarrizketa entzun dugu gaurko irratsaioan. Duela bi urte inguru hasi zen zenbait lagunekin mendiko eskia egiten Arbilla. Elurra protagonista izan dugun egunotan, neguko kirol horren inguruan gehiago jakin nahi izan dugu.