Elkarrizketa

Lehen sektorean praktikak egiteko ikasleak hartu nahi dituztenentzat hitzaldi informatiboa, asteazkenean

Amezti.eus 2023ko urt. 30a, 11:08

Iruñeko Nekazaritza eta Basogintza eskola integratuko Axier Izarra irakaslea elkarrizketatu dugu, asteazkenean Lekunberriko Plazaolako Turismo Partzuergoan hitzaldia emanen baitu. Haien ikastetxeko ikasleren bat praktiketarako hartu nahiko luketen lehen sektoreko enpresei zuzendutako hitzaldi informatiboa izanen da, 9:30etatik 11:00etara.

Gure eskualdean ikasleren bat praktiketan jasotzeko interesa dutenek eta asteazkeneko hitzaldira bertaratu nahi dutenek ondoko telefono zenbakian eman beharko dute izena: 607 51 55 84. Nekazaritza eskolak eta Cederna Garalur elkarteak elkarlanean antolatu dute ekimena.