Ostiral Kulturalen baitan, Asisko Urmeneta komikilaria izanen da ostiral honetan Larraintzarko Zentro Zibikoan arratsaldeko 19:00etan, bere azken lana aurkezten. Amaiur! Libera State da argitaratu duen azken komikia. Amaiurko gazteluaren konkistaren 500. urteurrenaren harira atera zuen liburua. Xehetasun guztiak kontatu dizkigu gaurko elkarrizketan.