Asisko Urmenetak bere komiki berria aurkeztuko du. Orain dela 500 urte ehun nafartar librek gogor egin zioten sei mila gizoneko armada inperialaren oldarraldiari aste oso batez. Erdia hil zen bertan, eta bertze erdia preso eraman zituzten, katez kargaturik. Album honetan, Asisko Urmenetak konkista-gerla haren kronologia eta 1512tik 1522ra bitarteko okupazioaren makinaria aztertu ditu, baita inbasioaren kontrako erresistentzia epikoa ere, izen eta deiturekin: Jakue Belatz Medrano, Maria Hozta, Johanes Arremiritz Bakedano, Johanikot Arberoa...