Pulunpeko zozketa mundialeko saridunen zerrenda

Amezti.eus 2023ko urt. 11a, 10:28

Igandean izan zen Pulunpeko zozketa mundiala, Esan Erran irratian zuzenean. 126 sari banatu ziren osotara eta hemen ikusi dezakezue zuei ere baten bat egokitu bazitzaizuen.

126 sari osotara, tartean urtero banatzen diren hamar zerri gizenak eta hamar latsa axuriak. Aurten, gainera, asteburuko bidairen bat gehiago, Elgorriaga bainuetxerako sari bat gehiago ere banatu dira, sari eder guztien artean.

Gehienak eskualdean gelditu dira eta bailara guztietan erori da gutxienez sari bat. Baina saridunen zati handiena Ultzaman dugu: 30etik gora. Gero, ia 20, Basaburuan, eta, ondoren, Imotzen, 16 bat. Iruñean, Atarrabian eta Burlatan ere izan dira sari batzuk. Gipuzkoan ere bai, eta, hurrunenera joan dena, Leonera joan da, Eskualdeko Idiazabal gazta bat.

Pulunpe aldizkaria eta Esan Erran irratia babesteko zozketa da urtarrilero egiten den zozketa mundiala. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta zorionak saridunei!

Beheko dokumentuan duzue saridun guztien zerrenda.