'Kixotina handia' antzerkia, ostiralean Larraintzarren

Amezti.eus 2023ko urt. 11a, 10:25

Ostiral Kulturalen baitan, aste honetan Kixotina handia antzezlana eskainiko du Atikus konpainiak. Arratsaldeko 19:00etan izanen da ikuskizuna, Larraintzarko Bentan. Itsaso Etxeberria aktorea elkarrizketatu dugu gaurko saioan.

Berak adierazi duenez, familia osorako antzerki bat da Kixotina handia. Kixote obraren pasarteak oinarri hartuta, gertakizun horiek gaur egunera ekarriko dituzte,  egungo arazoak eta egoerak landuz antzezlanean. "Baina egoera horiek guztiak inuzente ikuspuntu batetik ekartzen dira, protagonista neska gazte berezi bat da eta, inolako aurreiritzirik gabea".