2023/01/13 19:00

Antzerkia

Antzerkia: Kixotina handia

Antzerkia: Kixotina handia
Larraintzarko Bentan, Ultzama

Colometa izugarri argia da eta hamaika aldiz irakurri du Cervantesen obra. Autoreak berak baino hobeto ezagutzen du testua eta txora-txora eginda dago pertsonaiaren prestutasunarekin eta askatasun egarriarekin. Egun osoa pasatzen du ahizparen konpainian zaldun famatuaren abenturak bizitzen. Gainera, inoiz baino arazo eta umiliazio gehiago dagoen honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da zaldun ibiltarien lana. Antzezlan hau familia osoa kontuan izanda egin da. Izan ere, adin guztietakoek —ume, gazte nahiz heldu— gozatu dute orain arte Atikus taldeak egin dituen saioetan.