Igandean izanen da Zozketa Mundiala

Amezti.eus 2023ko urt. 2a, 17:06

Igande honetan izanen dugu Ametza elkartearen Zozketa Mundiala. Sari aunitz eta ederrak banatuko dira: bidaiak, bainuetxeetako egonaldiak, landetxetakoak... eta zerriak. Zerria baita gure ikurra.

Herri guztietan ditugu saltzaileak, eta ostatu guztietan ere saltzen ditugu txartelak. Azken egunak ditugu horiek erosteko, aprobetxatu eta erosi lehenbailehen. Egin apustu gure komunikabideen alde, egin apustu euskararen alde, agin apustu gure herriaren alde.

Zozketa, urtero bezala, zuzenean emanen dugu Esan Erran irratitik. FM 107.9an edo amezti.eus/irratia/zuzenekoa estekan entzun daiteke online. Irratsaioa arratsaldeko 16:30ean izanen da eta bi ordu inguru iraunen ditu.

Hona hemen sarien zerrenda:

- 10 zerri gizen
- 10 axuri eder

- BAINUETXEAN EGONALDIAK
3 sari: Elgorriagako bainuetxean asteburuko egonaldiak.

-BIDAIAK
3 sari: bidaietarako bonoak (asteburuetarako)
2 sari: landa-etxeetarako bonoak (Asteburuetarako)
-Arrarasko Kaañoko landaetxea
-Lizasoko landaetxea, Flor de Vida.
Sari bat: Aroztegiko kanpineko asteburuko egonaldia.

30 saskitto (jan produktuak)
19 bazkari (bi lagunendako) Hemengo ostatuetan.
25 gazta, inguruko gaztandegietakoak
4 sari: Lanzko Postres Tradicionalesek eskainiak
2 sari: tartak (Ilarregiko Mentxu Pikabeak eskainiak)

Erosketa bonoak
2 erosketa bono, 20 eurokoak, Auzako harategian.
Apeztegiberrikoak eskaini sariak2 sari: “Ezagutu gure behorrak” Igoako Bengoetxeko bordakoak.
2 sari: Erle museorako “talde sarrerak”

BESTERIK

-Ile apaintzaileak eskainitako sariak
Josune Ripalda, Arraraskoa
Elena Beratsain Nuin, Auzakoa
Maialen Etxenike, Olaguekoa

-Artesania zapata pare bat. Erasoko Xabi Iturriotzek eskainiak
4 sari: esku-lanak lau esku-langileenak (Angel Beuntza, Ana Urteaga, Pello Kañamares
eta Pako Orbegozok eskainiak)
Denetara 122 sari.