Pilota goxoko txapelketa bukatuta, pala eta frontenis

Amezti.eus 2022ko abe. 27a, 12:35

Abenduaren 23an izan ziren pilota goxoko txapelketako finalak. Paleta eta frontenis txapelketan izena emateko epea, urtarrilaren 10era arte.

Emakumeendako frontenis txapelketa eta gizonentzako pelta goma txapelketa antolatuko du berriz ere Basaburuko eta Imozko kirol batzordeak. Lehenengoan maila bakarra izanen da eta paletan hiru maila. Izena emateko Zaparekin edo Alexekin jarri behar da kontaktuan 680 88 43 29 edo 655 51 00 18 telefonoetan edo Basaburua eta Imozko kirol batzordearen webgunean.

 

Esan bezala, abenduaren 23an, arratsaldean, izan ziren pilota goxoko finalak. Lehenengo mailan Ander Arbilla eta Eloy García izan ziren garaile Miguel Javier Lazkoz eta Gurrearen kontra. 22 eta 17 irabazi zieten.

Bigarren mailan, berriz, Xabier Jaunarenak eta Xabier Aizpuruak jantzi zuten txapela Mikel eta Koldo Gelbentzu 22 eta 12 irabazita.

Eta, bukatzeko, hirugarren mailan, Jon Patxi Okiñenak eta Peio Gorraizek osatutako bikoteak irabazi zuen, 22 eta 14, Ander Biurrarena eta Eñaut Urritzaren kontra.