elkarrizketa

Kalean da 'Once millones de ejemplares vendidos', Patxi Irurtzunen lan berria

Amezti.eus 2022ko abe. 22a, 14:13

Ipuin liburu berria argitaratu du Patxi Irurtzun Ultzamako liburuzainak. Once millones de ejemplares vendidos da lan berriaren izenburua, eta aurrekoetan bezala, umore azidoa nagusi dela kontatu digu idazleak. Elkarrizketa egin diogu Esan Erran irratian.

Txalaparta argitaletxearekin atera duen ipuin-liburuan, gainera, Nafarroako hainbat ilustratzaile izan ditu lagun Irurtzunek: Francisco Javier Etayo Larrainzar 'Tasio', 'Exprai' Joseba Beramendi Nazabal, Mikel Santos 'Belatz', Liebana Goñi Yarnoz, Mikel Murillo Sauca, Pedro Osés Díaz, César Oroz, Andrea Ganuza Santafé, Alicia Osés, Beatriz Menéndez eta Ernesto Murillo 'Simonides', hain zuzen.

Ohiko liburudendetan eskuragarri dago liburua honezkero.