Ander Perez, Bertsozale Elkartea

"Final guztiak izaten dira desberdinak, baina aurtengoak baditu osagai berezi batzuk"

Amezti.eus 2022ko abe. 14a, 11:05

Nafarroako Bertsozale Elkarteko Ander Perez elkarrizketatu dugu, igandeko finalaren inguruko xehetasun guztiak ezagutzeko. Nafarroa Arenan jokatuko den final handi horretarako dena prest dutela kontatu digute, eta berak esan bezala, final guztiak desberdinak izaten badira ere, aurtengoak badu berezitik. Lehen aldiz hiru emakumezko eta nafar bat tartean egoteak badu berea.