Azkeneko eguna, Musikari Txikiak tailerrean izena emateko

Amezti.eus 2022ko abe. 13a, 11:04

0 eta 3 urte bitarteko aurreei zuzendutako tailerra da. Txikien zentzumenak esnatzeko, gurasoekin duen lotura afektiboa indartzeko eta musikarekin gozatzeko.

Lau saioetan eginen den tailerra da, urtarriletik aurrera, eta, guztira, 45 euroren truke. Ordutegiak eskariaren arabera zehaztuko dira eta gure eskualdean Basaburuan eta Ultzaman eskainiko da. Gainera, Araitzen, Betelun, Larraunen, Lekunberrin, Leitzan eta Goizuetan ere izanen da tailerra jasotzeko aukera.

Izurrite aurretik hasitako klase bereziak dira, haur txikiei zuzenduta. Haurra eta gurasoen arteko lotura afektiboa indartzeko, txikitxoaren zentzumenak esnatzeko, eta, noski, musikaren unibertsoarekin gozatzeko helburua du.

Aurreizen ematea doakoa da eta gaur da azken eguna. Informazio gehiago: 672 122 472 telefonoan edo aralar.org webgunean.