Elkarrizketa

'Ez da soinurik', Leizeak taldearen diska berria ateratzear

Amezti.eus 2022ko abe. 12a, 11:50

Ainhoa Galain iraizoztarra Leizeak musika taldeko gitarra jolea da duela zenbait urtetik, eta haien lehen diska ateratzear den honetan, elkarrizketa egin diogu Esan Erranen. 

Ez da soinurik da taldearen lehen lanaren izenburua, eta hamaika abestiz osatu dute. Kolaborazioak ere izan dituzte lehen diska honetan, Jon Salinas, Martin Ciriza eta Uxue Garinenak, esaterako. Diska fisikoak datozen egunetan jarriko dira eskuragarri, baina plataforma digitaletan entzungai dago honezkero. Beheko bideoan entzun daiteke diska osorik. Ez galdu musikari ultzamarrak haien lehen lanaz kontatu dizkigunak.