2023/03/03 19:00

Hitzaldiak

Hitzaldia: Amelia Tiganus

Hitzaldia: Amelia Tiganus
Larraintzarko Bentan, Ultzama

Abenduan bertan behera gelditutako hitzordua berreskuratu dute. Amelia Tiganusek, La revuelta de las putas liburu ospetsuaren egileak, borroka feminista bere bizitzaren ardatz bihurtu du, bost urtez pertsonen salerosketaren biktima izan eta sexu-esplotazioa jasan ondoren. Sexu-indarkeriaren, pornografiaren eta prostituzioaren arteko loturei buruz hitz egingo du, eta sexualitate osasuntsua bizitzeko proposamen etikoak azalduko ditu.