Artisauen lana ikustaraztea eta langintza horri balioa ematea da azokaren helburuetako bat, baita eskualdean jarduera desberdinetan ari direnei plaza bat ematea ere. Zura lantzen dutenak, jakiak ekoizten dituztenak, bitxiak eta apaingarriak egiten dituztenak, jostunak... artisau ugari batuko dira igandean Larraintzarko frontoian.