Behera egin du Euskaraldiko izen emateak eskualdean

Amezti.eus 2022ko aza. 22a, 13:23

Euskaraldian izena eman duten herritarren kopuruak behera egin du aurtengo edizioan, ekimenaren antolaketa batzordetik azaldu dutenez. Guztira, 330 lagunek eman dute izena gure eskualde zabalean: 255 pertsonek ahobizi figura aukeratu dute, eta 75ek, berriz, belarriprest.

Eskualdeko Euskaraldiaren bultzatzaileek uste dute izen emate kopuruaren jaitsieraren atzeko arrazoiak askotarikoak direla. Udalerrika, honela joan da izen ematea:

-Imotz: 39 ahobizi eta 16 belarriprest (guztira, 55)

-Basaburua: 88 ahobizi eta 26 belarriprest (guztira, 114)

-Ultzama: 114 ahobizi eta 30 belarriprest (guztira, 144)

-Odieta: 14 ahobizi eta 3 belarriprest (guztira, 17)

Datozen egunetan emanen ditugu falta diren udalerrietako eta ariguneei dagozkien datuak.