N-121-A errepidea moztuta izan da goizean, Arraitzen

Amezti.eus 2022ko aza. 15a, 12:14

Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

Dagoeneko zabaldu dute berriro. 7:36an kamioi batek su hartu du, eta, ondorioz, 25. kilometroan, Arraizko bentetan, errepidea itxi dute. Kamiolaria onik atera da.

N-121-A errepidea erabat moztuta egon da ia 12:00ak arte. Arraizko Bentetan, 25. kilometroan, autoen garraioan zebilen kamioi batek su hartu du 7:36ean. Zorionez, kamioiko gidaria onik atera da baina ezbeharraren ondorioz, errepidea itxi eta trafikoa Arraiztik desbideratu dute.

Argazkia: Foruzaingoa

Ultzaman nabaritu da ibilgailuen kopurua, Arraiztik Gerendiainerainoko bidean, batez ere. Goizean suhiltzaileak eta foruzainak lanean aritu ondotik, 10:45ean errepidea berriz ireki dute.