10 urte bete ditu Tokikomek

Amezti.eus 2022ko aza. 15a, 12:18

Euskal Herriko tokiko komunikabide euskaldunak batzen ditu Tokikom elkarteak, eta hamar urte bete berri ditu sareak. Azaroaren 11n Arantzazun elkartu ziren elkarteko kide diren 76 komunikabideetako kazetari eta langileak, tartean, Pulunpe-Esan Erran-Ameztiko bi kideak.

Aurtengo Tokikom sariak banatu zituzten bertan: urteotako ibilbidea ospatzeko, bazkide guztiak saritu ditu aurtengoan elkarteak. 10. urteurrenaren harira, urteotako ibilbidea islatzen duen bideo-erreportajea argitaratu du sareak, hemen behean ikusgai duzuena. Zorionak, beraz, Tokikomi, eta zorionak bertako parte diren/garen toki-komunikabide txiki guztiei!