Kolaborazioa

Edurne Gerendiainekin onddoez hizketan, ingurumenaren atalean

Amezti.eus 2022ko aza. 9a, 10:32

Ingurumenaren tartea estreinatu dugu gaurko irratsaioan, Edurne Gerendiain lizasoarraren eskutik. Udazken betean gauden honetan, onddoak izan dira gaurko kolaborazioko protagonista: ba al zenekiten munduko izaki bizidunik handiena onddo bat dela? Hori, eta beste hamaika kuriositate ekarri dizkigu Gerendiainek lehen atal honetara!