Elkarrizketa

Ostegunean bukatuko da Errigorako saskiak eskatzeko epea

Errigoraren udazkeneko kanpaina betean gauden honetan, Xanti Kiroga koordinatzailea elkarrizketatu dugu Esan Erranen. Azaroaren 10ean, ostegunean, amaituko da saskiak eskatzeko epea. Azken urteotan bezala, hiru saski daude aukeran: beltza, berdea eta zuria. Gogoratu, saskien balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratzen dela. Informazio gehiago eta eskaerak online egiteko aukera errigora.eus webgunean.