Larraintzarko ikastetxeko jantokiaren inaugurazioa, bihar

Amezti.eus 2022ko aza. 3a, 10:16

17:30etan izanen da, jantokian bertan, eta Ultzamako udalak herritar guztiak gonbidatu ditu.

Azken ukituen faltan urriaren 4tik aitzin bazakaltzen dute ikasleek eta irakasleek jantoki berrian. Langileek esan zigutenez oso pozik, batez ere akustikan izugarri nabaritu dutelako. Udan egin dituzte lanak, batez ere, energia eraginkortasuna eta aipatu akustika hobetzeko asmotan. Erki Construcción Sostenible SL. enpresa arduratu da lanez eta zenbatekoa 265.272 eurokoa izan da. Nafarroako Gobernuak ordaindu ditu ia osorik, Ultzamako udalari eskainitako 80.000 euroko dirulaguntzaren bidez, eta EH Bilduk nafar aurrekontuetan helegitez sartutako 140.000ko laguntza zuzenaren bidez.

Bihar, esan bezala, inaugurazio ekitaldia izanen da. Eta, gainera, gurasoek eta ikasleek auzolanean ahalbidetutako lasai toki gela ezagutarazteko aprobetxatuko dute. Gurasoen Sustraiak proiektutik bultzatutako egitasmoa. Atsedenaldian jolasean aritu nahi ez dutenendako lasai egoteko gela bat da, goxoa, irakurtzeko eta horrelako jardun lasaiagoetan aritzekoa.

Lasaitokia eta baita ikasnova gela ere. Maila bereko talde ezberdinak batera aritzeko gunea da Ikasnova, teknologia berriak erabiltzeko aukera ematen duena, gainera, baina, batez ere, eremu zabal eta partekatuak pedagogikoki eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko.