Elkarrizketa

'San Simon 62' dokumentala proiektatuko dute Larraintzarren, ostiralean

Amezti.eus 2022ko aza. 2a, 11:55

Lizasoko komentuan hartu zuen ostatu 1978. urtean Arco Iris komunitate espiritualak. Bertan egin zituzten hainbat urte, eta historiaren zatitxo hori eta zatitxo horretako protagonisten bizipenak kontatu dituzte Irati Gorostidi eta Mirari Echavarrik San Simon 62 dokumental laburrean. Ostiral honetan, arratsaldeko 19:00etan, Larraintzarko Gizarte Etxean botako dute pelikula. Gorostidi elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioan.