Maite Mutuberria

"Zaila zelako hartu nuen Irrimola egiteko erronka"

Amezti.eus 2022ko urr. 25a, 10:38

Duela bi aste jakin genuen Maite Mutuberria eltzaburuarrak (Ultzama) Euskadi Literatura Sarietako Literatur Lanaren Ilustrazioaren modalitateko saria irabazi zuela, Irrimola lanarengatik. Elkarrizketa egin diogu Esan Erran irratian ilustragileari. 

Iaz argitaratu zuen Maite Mutuberria eltzaburuarrak Irrimola album ilustratua. Haur Hezkuntzan oinarrizko emozioak lantzeko hezkuntza programa baten baitan argitaratu zuen lana, eta poza du ardatz liburuak. Formatu zirkularrean diseinatutako liburu-objektu bat da saritua, eta bere konposizioak esperimentazioarekin eta irakurketarekin jolastera gonbidatzen ditu irakurleak.

Aipatzekoa da, gainera, Euskarazko Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria Leire Bilbaorentzat izan dela Barruko hotsak albumarengatik, eta, hain zuzen, Mutuberria izan zuela lagun Bilbaok lan horretan ere.