Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean gorputz irudiaren inguruko lanketa egin nahi dute. Horretarako, herritarrek beren gorputzaren irudiaren inguruko duten pertzepzioa eta ikuspuntua ezagutu nahi dute. Inkesta bat zabaldu dute, hainbat galderarekin, ahalik eta herritar gehiagok bete dezaten.
Inkestarekin batera zabaldu duen oharrean, ekimena horrela azaldu du mankomunitateak: "Gure zonaldean gorputz irudiarekiko dagoen ikuspuntua jakiteko egin dugu. Jasotako erantzunen arabera, tailer, kanpaina, ekintza… desberdinak antolatzeko asmoa dugu".
Beraz, izanen dugu honen berri aurrerago. Bitartean, animatu inkesta betetzera, minutu pare bat besterik ez duzue beharko eta.