2022/10/28 19:00

Erakusketa

Erakusketa gidatua: Naturaren leihoak

Erakusketa gidatua: Naturaren leihoak
Larraintzarko Bentan, Ultzama

Hilabete honetako erakusketaren bi egileetako batek, Itziar Azpirozek, erakusketaren bisita original bat egingo digu. Bertan, kantu saio bat eskainiko du hainbat musikarik lagunduta. Itziar eta Koke Ardaiz erakusketan batu dira egur, enbor, landare prentsatu, irudi eta naturako hainbat osagairen konposaketak eta eskulturak erakusteko. Gizarte Etxeko sarreran egongo da ikusgai urriaren 10etik 30era.