Iaz argitaratu zuen Maite Mutuberria eltzaburuarrak Irrimola album ilustratua. Haur Hezkuntzan oinarrizko emozioak lantzeko hezkuntza programa baten baitan argitaratu zuen lana, eta poza du ardatz liburuak. Formatu zirkularrean diseinatutako liburu-objektu bat da saritua, eta bere konposizioak esperimentazioarekin eta irakurketarekin jolastera gonbidatzen ditu irakurleak.
Aipatzekoa da, gainera, Euskarazko Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria Leire Bilbaorentzat izan dela Barruko hotsak albumarengatik, eta, hain zuzen, Mutuberria izan zuela lagun Bilbaok lan horretan ere.