Eremu babestuan, inguruko baserritarrek haien azienden bazkaleku bezala asko erabiltzen duten ingurua da, eta meategiak lehen sektorean dihardutenei eta tokiko ekonomiari kalte handia eraginen liokeela adierazi du Elizetxek. "Magna 20 urtetarako etorriko da hemen zulo bat eginda eta tokiko ekonomia kaltetuta, baina guk gero hemen jarraituko dugu, beraz, garrantzitsua da gure lurra defendatzea", adierazi du.
Udalaz Gaindiko Plan Sektorial gisa definitu nahi du Nafarroako Gobernuak Magnaren proiektua, eta horretarako pausoak ematen ari dira. Egitasmoaren aurkakotasuna adierazteko, baina, manifestazioa eginen dute Elizondon asteazken honetan, arratsaldeko 17:00etan.