45 ontzako enborrean 10 epai egin behar izan zituzten lehiakideek, eta Iraizoz eta Barberenak 5 minutu eta 21 segundotan amaitu zuten lana. Guztira, 12 bikotek hartu zuen parte kanporaketan, eta horrela gelditu zen sailkapena:
1. Ainhoa Iraizoz + Josetxo Barberena 5'21''
2. Ainhoa Etxegarai + Alberto Fagoaga 6'01''
3. Olatz Altuna + Ibai Soroa 6'13''
4. Irune Biurrun + Daniel Saldia 6'17''
5. Shela Goñi + Jexux Goñi 6'31''
6. Esti Gastearena + Unai Bertiz 6'47''
7. Uxue Rodriguez + Iosu Huarte 7'25''
8. Saio Izura + Lur Gil 7'36''
9. Nerea Huarte + Iker Goldarazena 7'40''
10. Luzia Etxeberria + Ibai Etxeberria 7'43''
11. Bea Tanco + Oier Kañamares 7'51''
12. Maider Biurrun + Urko de la Red 10'18''
Urriaren 12an jokatuko da finala, Lekunberrin, eta nahiz eta oso ongi ari diren, zuhurtziaz erantzun digu Ainhoa Iraizozek: "Ongi ari gara, bai, baina finala beti da ezberdina, eta 12 epai moztu beharko ditugu, ez 10. Hori bai, txapela eramateko ahal dugun guztia eginen dugu".