Kolaborazioa

Liher taldeko Lide Hernando Muñoz, musikaren ataleko lehen gonbidatua

Amezti.eus 2022ko irailaren 29a

Musikaren hatsa Josune Hutsunerekin izendatu dugun atala estreinatu dugu gaurko irratsaioan. Josune Ilundainek hilero musika proposamen bat ekarriko digu, musikari edo taldekideetako bat saiora gonbidatuz. Lehen kolaborazio honetan, Donostiako Liher taldeko abeslaria den Lide Hernando Muñoz izan dugu protagonista. Liherren ibilbideaz, abestien letrez, zuzenekoez, eta beste hainbat kontuz aritu gara Hernandorekin.