IKA euskaltegian matrikulatzeko aukera, Imotzen eta Basaburuan

Amezti.eus 2022ko ira. 26a, 11:45

Datorren astelehenean, urriaren 3an hasiko dira IKA euskaltegietan klaseekin. Gure eskualdean, Imotzen eta Basaburuan eskaintzen dituzte ikastaroak, eta informazio guztia jasotzeko Iraia Ceballos eskualdeko IKAko arduradunarekin hitz egin dugu gaurko saioan.

Ceballosek azaldu digunez, euskalduntze ikastaroetan izena emateko hurbiltzen da batik bat gure eskualdeko jendea IKAra. Aurtengoan, aurreko urteetako Etxalekuko taldearekin jarraituko dute, eta ikasle berriekin ikasturte hasieran egiten duten bileran zehaztuko dute beste taldeen egun eta ordutegia.

Izen emateko epea ofizialki irailaren 30an bukatzen bada ere, arduradunak azaldu digunez, ikasturtean zehar ere interesa duen edonork klaseetara batzeko aukera izanen du.  948 610 776 telefonora deituz, leitza@ikaeuskaltegiak.eus helbidera mezu bat bidaliz edo eskualdeko euskara teknikariarekin harremanetan jarriz eman daiteke izena. Ceballosek gogorarazi duenez, matrikularen zati handi bat berreskuratzeko aukera dute ikasleek, diru-laguntzei esker.