Eskualdeko AEKren euskaltegietan matrikulatzeko azken egunak

Amezti.eus 2022ko ira. 19a, 13:55

Beatriz Buldain, eskualdeko AEK euskaltegietako arduraduna elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioan. Matrikulazio kanpainan buru belarri ari dira momentu honetan, eta urriaren 3an ekinen diete klaseei. Eskualdean, Olaguen (Anue), Larraintzarren (Ultzama) eta Eritzen (Atetz) emanen dira ikastaroak.

Eskaintzari dagokionez, urtero bezala, aurrez aurreko taldeak, autoikaskuntza, maila desberdinetako ikastaroak eta bestelako proposamenak izanen dira aukeren artean. Mintzakide taldeak ere bultzatuko dituzte eskualdeko AEKtik. Bestalde, Buldainek gogorarazi duenez, gure eskualdean ematen diren bekei esker, matrikularen prezioaren ia zati osoa berreskuratzeko aukera dute ikasleek.

Irailaren 23 arte egonen da zabalik matrikulazio kanpaina. 948 60 47 04 telefonora deituz edo larraun@aek.eus helbidera idatziz eman daiteke izena.