Etxeko konpostagailuak banatuko dituzte bihar, Larraintzarren

Amezti.eus 2022ko irailaren 13a

Konpostagailua banatzearekin ikastaro txiki bat ere eskainiko da. Konpostagailu bat gorde dezaten, aurretik izena eman behar da.

Whatsappez edo emailez eman behar da izena: 659 855 230 telefnora edo comp.comarcapamplona@gmail.com helbidera idatziz.

Konpostagailua banatuko da eta aldi berean nola funtzionatzen duen eta zertarako azalduko dute. Saioa bihar izanen da, irailaren 14an, Larraintzarko Zentro Zibikoan, 18:30ean.

Konpostagailua etxean konpost egiteko ontzia da. Konposta, hondakin organikoek sortzen duten ongarri naturala da, baratza eta landareendako oso ona.