Larunbatean arratsaldeko 15:20 inguruan gertatu zen ezbeharra, Brazatos mendi tontorretik hurbil. Hain zuzen, tontorrean zegoen beste mendizale batek eman zuen abisua larrialdietan, erorketa ikusi zuelako.
Medikuntza ikasketak egiten ari zen Basterretxea Donostian, eta argazkilaritzarako afizioa zuen. Ametza Kultur Elkartearen argazki lehiaketa batean baino gehiagotan hartu izan zuen parte, eta baita sariak jaso ere. Asteazken goizean meza eskainiko zaio Iraizozko elizan, eta arratsaldean izanen da hileta. Erredakzioko lantaldearen partetik, doluminak familia, lagun eta hurbilekoei.