Habelartek ekologikora transizioa egiteko ikastaroa antolatu du

Amezti.eus 2022ko ira. 9a, 10:00

Habelartek, Mendialdeko baserritarren elkarteak, ekologikora transizioa egiteko formakuntza antolatu du, irailaren 15erako, Larraunen.

Izena emateko epea irailaren 14ean amaituko da, eta emailez egin daiteke habelarte.mbe@gmail.com helbidean edo telefonoz 688 698 612 (Gotzone) / 618 255 041 (Maider).

Formakuntzaren egitaraua potoloa da gai interesgarriak eta anitzak landuko dituzte hainbat adituk, eta, gainera, dagoeneko ekologikoan direnen esperientziak ezagutzeko aukera izanen da, tartean, ahuntzak dituen Goldarazko (Imotz) Josean Iturralderena.

Bazkaria Aldazko Martitxonea sagardotegian izanen da. Formakuntza, irailaren 15ean, ostegunarekin, Larraungo udaletxeko Gabari aretoan.