Ultzaman eta Anuen AEK-k eskaintzen ditu klaseak, eta irailaren 23ra arte zabaldu dute epea. Ultzaman Larraintzarren izanen da ikastaroa eta Anuen, normalean Olaguen izaten da. Izena emailez edo telefonoz: larraun@aek.eus helbidera idatziz edo 948 60 47 04 - 607 622 102 telefonoetan.
Basaburuan eta Imotzen ere iada badago matrikulatzeko aukera. IKA-k eskaintzen ditu, kasu honetan, ikastaroak. Hemen ere emailez edo telefonoz egin daiteke leitza@ikaeuskaltegiak.eus eta 948 61 07 76 - 699 704 951 telefonoetan.
Modu batean edo bestean, ez dago aitzakirik, euskara ikasi edo hobetu nahi bada, aukera badago!